Botere politiko

Boterea

Edozein sistema sozialetan, aginduak ematen dituzten gizakiak egoten dira, baita aginduak betetzen dituztenak ere. Botere politikoa gatazkak arautzeko komunitate bateko kideek gauzatzen duten jarduera da. Jarduera honek taldeko kideak behartzen ditu onartzen diren erabakiak betetzera, beharrezkoa bada, indarra erabiliz. Era orokor batean definituko bagenu, botere politikoa estatuaren erabakietan parte hartzeko gaitasuna izango litzake baina gaitasun hau ez da politikarien eskuetan egongo soilik, hiritarren eskuetan ere badago.

Botere hau hiru zatitan banatzen da: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botere legegilea, herritarren sufragioz hautatutako biltzarra da, non eginkizun nagusia legeak egitea dena. Botere betearazlea gobernua da, eta legegileak onartutako legeen edukia gauzatzeko eginkizuna du. Botere judiziala, herriaren ordezkariek onartutako legea betetzen dela zaindu behar du, eta hiritar guztiei modu berean aplikatu behar zaie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search